viernes, 7 de enero de 2011

Ze zorte txarra!!

Atzo errege eguna izan zen. Urtero bezala nire amak, aititek, osabak eta nik errege opila jan genuen. Errege opila oso goxo zegoen eta nik oso gustura jaten nenbilen baina bapatean zerbait gogorra aginkatu nuen, errege opil guztien barruan datorren "sorpresa" izan zen. Denek barre handia egin zuten, baina nik ez hainbeste, ordaindu egin behar nuelako. Sei urte jarraian doaz niri tokatzen zaidala.
Ez du balio!