Aurreko astean nire arreba eta nire gurasoekin chillida-lekura joan nintzen, lehenengotan jende pila bat zegoen eta ezin genuen kotxea aparkatu, baina nire aitak autoa aparkatzeko lekua aurkitu zuen. Geroago landa handira sartu ginen eta han egon nintzen dena grabatzen, hau bai ondo pasatu nuela!!!
Gehien gustatu zitzaidan eskultura Haizearen orrazia hiru izan zen. Baserrira sartzean goiko pisua eta behekoa ikusi genituen, biak oso politak ziren, baina gehien gustatu zitzaidana goikoa zen, gauza gehiago zituelako. Museotik irtetzean bazkaltzera joan ginen, geroxeago Hernaniko parke botanikora eta azkenik haizearen orrazira joan ginen, zeinen ondo pasatu nuen!!!!