lunes, 27 de junio de 2011

IKASBLOGAK 2011

Astelehenean, 27, Andere, Josu, Ane Perez, Ahinoa Sanchez, Elene, Olatz, Jon Gorostiaga, Eider Etxebarria eta Paula Leal joan ginen Miren, Itxaropena eta Eguzkiñerekin blogak nola erabiltzen ditugun azaltzera ingenieritza eskolara. Bakoitzak bere blogari buruzko zertzobait azzaldu genuen Itxaropenaren ostean. Bakarrik 12 minutu genuen baina esan nahi genuen guztia esateko denbora euki genuen. Ikasle bakarrak izan ginen joan ginenak beste guztiak irakasleak ziren.
09:55etan Zabalganeko autobus geltokian geratu ginen 10:00etan autobusa hartu eta 10:30etan gutxi-gora behera Termibusera heldu ginen eta jarraian ingenieritza eskolara joan ginen. Bertan, ikasblogeko atean zulo bat zegoen eta denok begiratu genuen eta jende asko zegoen baina oraindik ez zenez gure txanda ezin ginen sartu eta bertan dagoen gela batera joan ginen. Mirenek ordenagailua eroan zuenez ensaiatu genuen eta oso ondo atera zitzaigun. Oraindik minutu batzuk geratzen ziren gure ordua izateko eta jolasten hasi ginen batzuk kartetara eta beste batzuk beste gauza batzuetara. 11:30etan ikasblog gelara joan ginen, bertan berriro ensaiatu eta 12:00etan irakasle askoren aurrean oso ondo atera zitzaigun. Gero, geratzen ziren irakasle guztiei entzun genien. Ikasle bakarrak izan ginenez oparia eman ziguten bakarrik bost zeuden eta 9 ume ginen orduan bakoitzari karpeta edo "pen drive" bat eman ziguten. Azkenik 14:30etako autobusa hartu eta Galdakaon hoberen etortzen zitzaigun geltokian gelditu ginen.
Oso esperientzia interesgarria izan zenjende askoren aurrean gure blogak asaltzea.

viernes, 24 de junio de 2011

SAN JUAN BEZPERAKO MAGIA



Atzo goizean irratian esan zuten San Juan gauaren bezperan egurrezko kutxa bat, tapa zabalik, eskutatzen baduzu arratsaldeko 7-ak inguruan, suak dauden bitartean, eta gero gauerdian, hau da, gaueko 12 etan eskutatutako lekutik atera eta tapatu. Urtean zehar momentu txar bat baduzu, kutxa gordeta duzun lekutik atera eta iratxo positibo batek lagunduko dizu. Hiru iratxo soilik dituzu, hau da, hiru momentu.

jueves, 23 de junio de 2011

AZKEN EGUNEKO MERENDOLA!!!!!




Atzo klaseko merendola euki genuen. Merendola amaitu zenean diskoteka antzeko bat egin genuen dantza eta hainbat barre botata. Beste klasekoak ere etorri ziren eta gure klasea beteta egon zen. Ondo pasatu genuen eta hori zen helburua eta helbura lortu genuen.

miércoles, 22 de junio de 2011

GAUR SEXOLOGIAKO AZKEN EGUNA!!!!!

Gaur sexologiako azken eguna izan da eta masajeak ematen egon gara, musika entzuten eta azkenengo testa egin dugu.

lunes, 20 de junio de 2011

ATZOKO IBILALDIA



Atzo, jakingo duzuenez, Gorlizeko farora joan ginen goizean. Goizeko 10-etan autobusak sarreran utzi gintuen, aurrerago ezin zelako joan. Bidea nahiko luzea izan zen baina kostata helburuaz lortu genuen. Ordu 1 inguruan autobusa utzi gintuen lekura bueltatu zen. Montatu ginen eta autobusak piszinetara eraman gintuen. Han arratsaldeko 6 t´erdietararte egon ginen. Gende askok izozkiak hartu zituen. Baina ikasle askoen iritzian pasadan urtekoak gauza hobe bat zuten, belarretan jan ahal zela. Gainera esan genuen hemendik 2 urtera 6.mailan egongo diren ikasleak ere guk egindako ibilaldia egitea proposamen ona izango dela.

viernes, 17 de junio de 2011

AZKEN EGUNEKO MERENDOLA!!!!!

Azkenengo egunean txangora ez goazenez merendola egingo dugu. Baina merendolara Maria gonbidatu dugu eta etorrko da.

jueves, 16 de junio de 2011

KURTSO BUKAERAKO TXANGOA



Kurtso bukaerako txangoa, normalean azken egunean izaten da, baina aurten, ostegunean eguraldi txarra egingo duenez, Ekainaren 20an joango gara, astelehenean.


Amurrioko Aresketamendi energia parkera ezin izango gara joan, astelehenetan itxita egoten delako . Orduan "B plana" aktibatu dugu, hau da, goizean Gorlizeko farora joango gara, hamaiketakoa bertan jan eta gero LEIOAKO piszinetara.
Ideia bat egiteko, hor duzue bertako bideo bat. Gogoratu 9:30etan frontoian geratu garela eta arratsaldeko 7:00etan dugula bueltatzeko ordua.

miércoles, 15 de junio de 2011

IKAS BLOG

Gaur esan digu Mirenek ikas blogekoa 29 ez dela izango, baizik eta, 27an izango dela. Gure klaseko batzuk joango dira: Paula Leal, Eider Etxebarria eta Jon Gorostiaga.

martes, 14 de junio de 2011

TXANGOA

Ez dakigu ziur azkenengo
txangora joango bagara,
eguraldia erabakiko du.

jueves, 9 de junio de 2011

GAZTELANIAKO GLOGSTERRAK


Gaztelanian glogster polit batzuk egiten gaude, bakoitzak berea. Batzuk gaur hasi dira, baina beste batzuk etxean hasi gara. Gogsterrean, gaztelanian egin ditugun lan guztiak sartzen hari garam, adbidez grabatu genuen lan batzuk 4. mailakoentzat gomendazio batzuk 3. ziklorako eta beste bat guk aukeratutako kibur bateb zati bat. Grabaketa hauek adacityn grabatu ditugu. Laburpen batzuk ere sartuko ditugu.

Euskerazko globala


Gaur goizean euskerazko globala egin dugu eta hauek ziren egin behar genituen gauzak:
Lehenengo testu batetan ortografia akatsak zuzendu behar genituen, gero bi hitzetatik egokia aukeratu behar genuen, hurrengoan... Azterketa ez daizan pentzatzen zen bezain zaila.

miércoles, 8 de junio de 2011

MATEMATIKAZKO EMAITZAK


Gaur andereñoak matematikazko globalen azterketak eman dizkigu. Oso emaitzak onak izan ditugu, bakarrik suspenso bat egon da. Andereñok esan du batzuk asko hobetu dutela eta oso pozik gaude denok.

martes, 7 de junio de 2011

ESKOLAKO AZKENENGO EGUNEAN PISTINETARA JOAS





Ekainaren 23an Arabako pistina batzuetara goaz, toboganak dituenak. Oso ondo pasatuko dugu.
Egongo gara goizetik 7.tiño b
aina pistinara joan bainolen energiaren gauzak batzuk ikustera goaz.

lunes, 6 de junio de 2011

ESKOLAKO KANTAGINTZA TALDEA BIZKAIKO TXAPELDUNA!

Atzo Euskalduna Jauregian, "Bizkaiko Haur  Kantari  Txapelketa" egon zen. Gandasegiko kantagintza taldea finalean egon zen eta lehenengo postua lortu zuen.
Larunbatean Torrezabal Kultur Etxean  ere abestu zuten. Keparen esanetan "aingeruak bezala"
ZORIONAK TXAPELDUNOK!!!

domingo, 5 de junio de 2011

GAUR TORREZABALEN ANTZERKI TOPAKETA BIKAINA!!!!

Gaur, eguerdiko hamabi terdietan, Torrezabalen antzerki emanaldi bat izan dugu. Antzezleak antzerkigintza saioetan parte hartu duten ikasleak izan dira. Saio bikaina gaurkoa, gure ikasleak nahi duten guztia ondo egiteko gai direla argi dago.

sábado, 4 de junio de 2011

GURE JULIANA JOAN DA!!!

Maiatzaren 28an Julianaren azken eguna izan zen Egian(Gandasegin), zeren eta Kolonbiara joan da. AGUR JULIANA!!!

viernes, 3 de junio de 2011

BERTSOLARITZAKO AZKEN EGUNA

Oso ondo pasatu genuen. Txarrena ez ditugula bertso saio gehiagorik izango.
Abesti asko entzun genituen baina diferentzia handiarekin, gurea hoberena zen.

jueves, 2 de junio de 2011

BERTSO TOPAKETA GAUR TORREZABALEN

,

Gaur bertso topaketa izan dugu Kultur Etxean, Galdakaoko eskola guztiak han izan gara gure bertsoak abesten Unai Iturriaga eta Peio Ormazabalekin, Aitor Rubio ere han izan dugu bere gitarrarekin eta berarekin ere abestu dugu "Ai zapotxin" , Azkenik udaletxeko Bidaurrazaga zinegotziak DIPLOMA bat eman digu parte hartzeagatik,
EKINTZA OSO POLITA IZAN DA ETA GUZTURA EGON GARA!

martes, 31 de mayo de 2011

INSTITUTORA !!!


Bihar goizean institutoa bisitatuko dugu. Lehenengo zuzendariarekin hitzegingo dugu eta gelak erakutziko dizkigu (laborategia, ordenagailu gela...)

BERTSOLARITZA


.Bertso hau ikasi behar dugu ostegunerako.:

OPORRETAKO PLANAK

Eskola bukatu da
jantokia ere,
orain berriro gara
erxeko erNegritarege,
teebista, playa ta
logelaren jabe,
lo pila egin eta
ezer egin gabe.

Hondartzan datuak
harro surfeatzen
edo_hondartza guztitik
dugu paseatzen
egarria kentzera
iturrira zeren
oraindik tabernara
ez digute uzten.

Oporrak heldu dira
ondo pasatzeko,
mendira joango gara
kirola egiteko,
Han baskalduko dugu
ondo ta polito
txorizo ta mortxila
barbakoarako.

lunes, 30 de mayo de 2011

AZTERKETA GLOBALAK


Denak oso urduri geunden azterketa globalengatik. Beste gelakoan esan ziguten 9 azterketa egin behar zirela ordu batean eta dena sinestu genuen. Mireneri galdetu genion 9 azterketarena egia bazen eta gezurra zela esan zigun. 9 azterketa aste batean egin behar ziren eta, ez ordu batean!

martes, 24 de mayo de 2011

BERTSOLARIAK BIHURTU GARA!!!


Hurrengo astean,Ostegunean, Torrezabal Kultur Etxera joango gara, bertsoak kantatzera. Galdakaoko 6.mailako guztiak joango gara.
Gelan hiru talde egin ditugu, eta guztiok 3 bertso kantatuko ditugu.

lunes, 23 de mayo de 2011

MARIA JOAN ZEN ETA BERRIRO ETORRIKO DA!!


Orain dela bi ostiral Maria joan zen eta gelako guztiok parisina pare bat, hiru kolonia bote eta larrosa bat erosi genion. Arratsaldean eman genion. Oparia ematerakoan oso pozik jarri zen eta esan zuen merendola bat ospatu behar zela. Orduan Mireneri esan geniion eta Miren ados zegoen merendola ospatzeko.
Orain oso pozik gaude laster merendola ospatuko dugulako, baina ez dakigu noiz!!

domingo, 22 de mayo de 2011

viernes, 20 de mayo de 2011

SAIOAREN AZKENENGO EGUNA

Gaur Saioaren, praktikak bukatu dira eta hori dela eta gaileta gozo batzuk banatu ditu. Zein gozoak egon dira gailetak, ñam ñam!!

miércoles, 18 de mayo de 2011

Partidua


Atzo Ibaizabal preinfantil partidu bat jolastu zuen eta irabasi zuen. Beste ekipoak ez zekitenez galtzen, aldageletara joan ziren eta gu barruan geuden, beste ekipoko neska batek ez zuen nahi or txis egin eta ateari jo zion, eta bapatean Itziarreri jotera joan zen eta bere lagunak besteari gelditu zioten.

2ª Competición de Coreografías - Club Batidos PULEVA -CEIP GANDASEGI - GALDAKAO (VIZCAYA)( 5B )

Hemen daukazue gure pulevako bideoa, jendeari ikustea esan:

martes, 17 de mayo de 2011

ASTEBURUKO EMAITZAK

Futboleko baloia
FUTBOLA:
Baskonia -3-2- Getxo
Bermeo -2-5- Santxu A


SASKIBALOIA:
Artxandape -17-40- Ibaizabal Preinfantil
Gandasegi-Ibaizabal Mini -27-77- Eretza-Berri


Saskibaloiko baloia

miércoles, 11 de mayo de 2011

EZ DA EGONGO AEROPILATES


Gaur, Aeropilatesa genuen goizeko 9:20-tik eguerdiko 12:35-ra. Baina ez dugu Aeropilates izango irakaslea gaixorik jarri delako. Aeropilates izango bagenu pilates antzeko zerbait egingo genuke, hau da, koreografia bat, fleksioak... eta hori guztia musikarekin.

ASTELEHENEAN ZIRKU TAILERRAK IZAN GENITUEN



Astelehenean zirku tailerrak izan genituen, 5 monitore etorri ziren gure eskolara, guri jokuak irakastera. Lehenengo monitorea ( horiz jantzita zegoena ) pinoa, txiribuelta eta horrelako gauzak egiten irakatzi zigun, ere koltxonetan zalto egiten. Bigarren monitorea( gorriz jantzita zegoena )pilota baten gainean zutunik ibiltzen irakatzi zigun. Hirugarren monitorea( laranjaz jantzita zegoena ) malabareak egiten irakatzi zigun.
Laugarrren monitorea ( morez jantzita zegoena ) ekilibrismo egiten irakatzi zigun, zoka batetik ibili ginen eta mutil bat jauzi zen, baina ez zen minik egin altuera gutxi zegoelako. Bostgarren monitorea( bedez jantzita zegoena) txiribuelta pilota batean
egiten irakatzi zigun, eta palo batzuen azpitik pazatzen. Oso dibertigarria izan zen egun hori!!!
Kontatzerakoan erraza dirudi, baina probatzen duzunean..... zirkuko gauza ia guztiak apur bat zailak dira.

ATZO IPUIN KONTALARIAK IZAN GINEN

Atzo 6.mailakoak Gandasegiko eskolara jeitsi ginen eta han 2, 3, 4 eta 5 urtekoei ipuin batzuk kontatzeko. Goizeko 9:30 etatik 12:00 etara. Ipuin batzuk oso politak izan ziren, baina beste batzuk ez hainbeste. Gainera sorybird ez zebilen oso ondo. Batzuk ezin izan genuen ipuina behean kontatu. Arratsaldean, 1. eta 2. mailakoei kontatu genizkien ipuinak. Arratsaldeko 14:45 etatik 16:45 etararte. Orduan ondo zebilen. Beraz, goizean kontatu ez genuenek kontatu genituen ipuinak. Jagobak eta Anderrek pertsonai batzuei buruzko erreportai bat egin zuten eta ume guztia barrez lehertzen ari ziren. Hauek dira pertsonai batzuen izenak: Ketxupito, Azinario, Wall-e, Ice, Bob esponja, Kalamardo, Kalabartolo, Paper, Erli, ...



viernes, 6 de mayo de 2011

ASTEAZKENEAN JON ARRETXE ETORRIKO ZAIGU




6. maila guztiak HARRESI HANDIRANTZ liburua irakurri dugu. Euskeraren astean bere idazlea etorriko baitda(Jon Arretxe).

Berak argazki batzuk ekarriko dizkigu ipuinean mutilak (Ramak) egiten duen bidaiari buruz...

martes, 3 de mayo de 2011

BILBOKO ARGAZKI RALLY-A

3.TALDEKO ARGAZKI RALLY-A

Orain dela aste batzuk, Bilbora joan ginen eta han Kasku zaharrean zehar ibili ginen. Argazki piloa atera genituen, eta hainbeste argazki zirenez, aprobetzatzen aurkezpen bat egin dugu. Hain polita geratu zaigunez, zuekin konpartitzea bururatu zaigu. Espero dugu zuei ere asko gustatzea. Lan asko egin dugu hain ondo geratzeko, baina merezi izan du. Hemen duzue:


EUSKARAREN ASTEA LASTER



Hurrengo astean EUSKARAREN ASTEA izango da. Gauza asko egingo ditugu: txikiei ipuin bat kontatu, ostiralean saskibaloiko partidua...
Aste hori oso berezia izango da, ekintza asko egingo ditugulako eta espero dugu primeran pasatzea!!!


domingo, 1 de mayo de 2011

Oporrak

Ni Galdakaon geratu naiz baina oso ondo pasatu dut Oihanerekin bizikletarekin ibiltzen eta nire lehengusinaren txakurrarekin Blaki deitzen dela Ardanza parkean.

viernes, 29 de abril de 2011

NI GALDAKAON GERATU NAIZ OPORRETAN





Ni Galdakaon geratu naiz baina oso ondo pasatu dut Zubiarteko zinemetara joan naizelako. Hop pelikula ikusi nuen, oso polita eta dibertigarria izan zen.

martes, 26 de abril de 2011

Nire oporrak!!!

Ni Aste Santuko lehenengo astea Villasanan igaro dut eta hiru egunetan bizikletarekin bueltatxo bat ematen joan ere. Bi egun Villasanatik, Villasusora joan naiz, bertatik Lezanara eta Lezanatik Sionesera eta beste egunean Ordunteko urtegiari buelta ematera joan ginen 40-50 minututan buelta osoa eman genuen. Beste egunak etxean geratu naiz, goizean erosketak egitera joan naiz eta gero lehengusu-lehengusinekin saskibaloira jolastu dut. Oso ondo pasatu dut.






Ordunteko urtegia.



lunes, 18 de abril de 2011

domingo, 17 de abril de 2011

KORRIKA TXIKIA GALDAKAON

Joan den ostiralean Galdakaoko eskola guztiak gure KORRIKA egin genuen. Atleta bikainak eta parrandazale ezin hobeak garela argazki hauetan adierazten dugu.   ZENBAT EUSKALAKARI!

jueves, 14 de abril de 2011

HEMEN DUGU INGURUNEN LANDU DUGUNAREN EMAITZA

HEMEN DAGO GAZTELANIAKO LANEN BILDUMA

INGELESEKO ANTZERKIA

 Asteazkenean 5. eta 6. mailakoak, Kultur Etxera joan ginen ingeleseko antzerki bat ikustera. "AROUND THE WORLD IN EIGTHY DAYS" deitzen zen antzerkia. Oso polita izan

THE GIANT IPUINA 5 URTEKOEI KONTATZEN


Orain dela aste batzuk, 6. mailakoak, 5 urtekoengana joan ginen, historio bat kontatzera, "THE GIANT" izenarekin. Umetxoei asko gustatu zitzaien. Oso dibertigarria izan zen, eta asko ikasi zuten. Inoz ez genen horrelako aukerarik izan eta adierazten ikasi genuen, oso ona izan zen guretzat. Eurek ere disfrutatu zuten asko, barre piloak egin genituen elkar.
PIMERAN PASATU GENUEN ELKARREKIN!!!!!


miércoles, 13 de abril de 2011

BURUKETEN AZTERKETA EGIN DUGU

Buruketen portzentajearen azken azterketa dugu gaur, azterketa gehiago izango ditugu baina ez portzentajeenak. Gure gelan matematikan oso onak gara eta segurazki guztiak aprobatuko dugula azterketa.
Astelehenean egindako estadistika azterketan nota oso onak atera ditugu. ZORIONAK guztioi! Gandasegiko 6.A-taldeko ikasleak hoberenak gara!


Bertso kantaldia

Atzo 5.eta 6. mailakoak, gimnasioan elkartu ginen, gure bertsolariarekin ( Josu Telleria) eta Aitor Rubiorekin, bertsolaritzan ikasitako abestiak kantatzen, asko dibertitu ginen. Hemen duzue gure gaztelaniako andereñoak ateratako bideoa.

BILBOKO HISTORIA MAKINEN INGURUAN

Gelako antzerkia
Lehenengo gogoetako antzerkia egin dugu, besteak ez ditugu egin gaur ez dugulako denbora asko izan, baina bihar bigarren , hirugarren , laugarren gogoeta eta Bilbo-ren sorrera (1300.urtean nola zegoen) egingo ditugu. Nahiko ondo atera zaigu baina gauza batzuk ditugu hobetzeko, adibidez: kamarari begira hitz egin, altu eta ahoskatzen, ...

martes, 12 de abril de 2011

OSASUN ASTEKO SASKIBALOI PARTIDUA

Osasun astea, maiatzaren astelehena 9-an hasi eta ostirala 13-an bukatzen da. Ostiral horretan saskibaloi partidua jolastuko dugu, 6.mailako ikasleak, irakasleen aurka.

lunes, 11 de abril de 2011

ASTEBURUKO EMAITZAK

FUTBOLA:

Baskonia 7-4 Begoña
Santutxu E 3-1 Athletic B
Santutxu A 2-2 Gaiarta


BOLEIBOLA:

Gandasegi 3 1-1 Eguzkibegi 2
Gandasegi 3 1-2 Andra Mari
Gandasegi 3 3-0 Maddi
Gandasegi 3 2-1 Lekeitio
Gandasegi 3 1-2 Gurutziaga

SASKIBALOIA:

Ibaizabal preinfantil(neskak) 40-23 Gozkozaleak
Getxo 21-30 Ibaizabal mini (neskak)