martes, 11 de enero de 2011

OLENTZERORI ESKUTITZA

Galdakaon , 2011 urtarrila 10ean
Kaixo Olentzero jauna :

Gu Gandasegiko 6.A taldeko ikasleak gara. Eskutitz hau eskerrak emateko bidaltzen dizugu.


Eskerrak eman nahi dizkizugu familia oso ona daukagulako, haiek, gu, asko maite gaituztelako eta beti elkarrekin gaudelako. Oso zoriontsuak garelako. Bizi garen herrian ez dagoelako pobreziarik eta egunero daukagulako janaria (guztia ez gustatu arren). Dauzkagun lagunek, gu, zaindu eta lagundu egiten gaituztelako. Eta batez ere, nola ez, guk eskatutako opari guztiak ekarri dizkiguzulako. Espero dugu datorren urtean berdin jarraitzea eta izatea.

AGUR ETA ESKERRIK ASKO

6.A taldeko neska-mutilak