lunes, 10 de enero de 2011

LAGUN ESKUTUA EGIN DUGU GELAN

Gaur gure gelan lagun eskutuaren jolasa egin dugu. Denok gogoratu dugu oparia ekartzea. Opari guztiak oso politak izan dira, eskuz eginak. Lan gogorra egin dugu opari hauek egiteko. Jokuak honetan datza:
Guk egindako opari guztiak
  1. Lehenengo bakoitzak bere izena jarri behar du papertxo batean.
  2. Ondoren, papertxo guztiak poltsa batean sartu, ondo nahastu eta bakoitzak bat hartu.
  3. Etxean oparia egin behar da.
  4. Hiruilabete honetako lehenengo egunean (gaur) denok, bakoitzak bere oparia ekartzea gogoratu behar genuen, eta lortu dugu!
Espero dugu etxeko lanekin berdina gertatzea.
Zuek ere jolastu dezakezue.
ANIMATU!