Mostrando entradas con la etiqueta ihauteriak.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ihauteriak.. Mostrar todas las entradas

miércoles, 13 de abril de 2011

BILBOKO HISTORIA MAKINEN INGURUAN

Gelako antzerkia
Lehenengo gogoetako antzerkia egin dugu, besteak ez ditugu egin gaur ez dugulako denbora asko izan, baina bihar bigarren , hirugarren , laugarren gogoeta eta Bilbo-ren sorrera (1300.urtean nola zegoen) egingo ditugu. Nahiko ondo atera zaigu baina gauza batzuk ditugu hobetzeko, adibidez: kamarari begira hitz egin, altu eta ahoskatzen, ...

martes, 1 de marzo de 2011

ZERTAZ DATZA GURE IHAUTERIETAKO ANTZERKIA?

Gu, 6.maila eta 5.mailakoak, aurten MIMO-z mozorratuko garenez, pentsatu dugu gela bakoitzak bere "ANTZERKI" mutua egitea. Guk honako antzerki hau egingo dugu: bi pertsona, kasu honetan Begoña eta Oihane, salto egiteko soka ematen arituko dira, bitartean, beste gelakide batzuk, soka-saltoan gabiltza, beste hainbat "TRUKEME"-an.

Bi irakasle daude jolastokiko zainketa egiten, kasu honetan Asier A. eta Asier Legarreta. Irakasleak ordua dela ikusten dutenean, "ZAKU-LASTERKETA" egiteko prestatzera joateko esaten digute.


Zaku-lasterketan honako hauek hartzen dugu parte: Ander, Jagoba, Begoña, Jon, Ane C., Edurne eta Eider. Bat-batean euria hasten da eta irakasleek batzeko esaten dute, batzuk haserretu arren, zakuak batu eta kanpora joateko esaten digute.