Atzo euskeraren eguna izan zenez txistu talde batek kalejira egin genuen Plaza Gorrian zegoen karparaino .
Lehenengo, koruko abeslariek hiru abesti abestu zituzten, gero txistuak, trikiak, klarineteak eta ume diskapazitatuak beste hiru abesti, denok batera. Azkenik Andra Mari dantza taldekoek dantza batzuk egin zituzten. Jarraian karpatik atera ginen eta Kultur Etxetik su artifizial super politak bota zituzten. Su artifizialak bukatzerakoan ilaran jarri ginen taloak hartzeko, doan ziren eta oso gozoak egon ziren. Festa hau egin zen euskera eta diskapazitatuen eguna ospatzeko.Txikiek ere bere disko festa euki zuten, Betizu taldekoekin.
NIK OSO ONDO PASATU NUEN ETA BAITA HOTZ HANDIA ERE !!!!