lunes, 27 de diciembre de 2010

HIRU TXOKOLATEZKO TARTA

Ostiral goizean "hiru txokolatedun tarta" egin nuen, oso gozoa atera zitzaidan eta orduan zuekin partekatzeko heme azpian idatziko dizuet zelan egiten den eta ze osagai behar dituzuen:
OSAGAIAK:
  • 150g gaileta (arruntak)
  • 50g gurin
  • 150g txokolate beltz
  • 150g txokolate esnedun
  • 150g txokolate zuri
  • 1litro esne-krema
  • 1/2litro esne
  • 3 poltsatxo mami
  • Azukrea
NOLA EGIN:
  1. Gailetak eta gurina ondo nahastu eta birrindu ore sendo bat lortu arte.
  2. Lortutako orea moldean bota, ondo zapaldu eta hori izango da tarta-ren oinarria.
  3. Esnea eta krema nahastu eta hiru ontzitan, neurri berdinean, banatu.
  4. Nahasketaren ontzi bakoitzean txokolate mota bat birrindu kazola batean, berotzen, mami poltsa bat eta 4 azukre goilarakada bota, (txokolate zurian ez bota azukrerik).
  5. Lehenengo txokolate beltzez egindako nahasketa botatzen da gaileta-oinarriaren gainean, ondoren esneduna eta azkenik zuria.
  6. Hotzitu aurretik, nahi baduzu, txokolatezko birutak bota ahal dizkiozu gainetik, apaingarri bezala.
  7. Hozkailuan sartu ondo hotzitu arte.
  8. Hotzitutakoan serbileta hartu eta bapo-bapo egon arte ez gelditu.