Asteburu honetan 45. liburu eta disko azoka izan da.Igandean,urtero bezala nire gurasoekin Durangora joan nintzen .Kalean klimatologikoki hotz handia zegoen Anboto, Mugarra eta Udalaitz mendiak elurtuta zeuden. Barruan bero handia zegoen berogailua jarrita zegoelako. Nik han liburu pare bat erosi nituen bat Galdakaoko historiarena eta beste bat Athletikeko futbol taldearen ibilbidearena. Azokan idazle eta kantariak ikusi nituen : Toti Martinez De Lezea, Bernardo Atxaga, Edorta Jimenez eta Kepa Junkera.
Edizio honetan, Xabier Lete idazle eta kantariari omenaldi hunkigarria egin diote, pasadan ostiralean betirako utzi gaitu.
Amaitzeko esan beharra dago azoka jendearen partaidetzan aldetik gero eta sendoago dagoela.