martes, 28 de diciembre de 2010

GIPUZKOATIK ZEHAR

Pasadan igandean nire familiarekin (nire aizpa, aita, ama, amama, aititerekin) Chillida Lekura bueltatu nintzen. Nire aitite eta amama inoiz ez ziren Chillida Lekura joan eta asko guztatu zitzaien. Pixka bat aspertu nintzen, jada ia guztia ikusita nuelako, baina oso polita zegoen. Galdetuko zarete zergaitik esan dudan "ia", sartu ginen baserrian ez genuelako guztia ikusi. Baserriaren goikaldean pisu bat gehigo zegoen eta eskultura gehiago ere bai. Gero, Chillida Lekutik irten eta Getariara baskaltzera joan ginen. Hor Juan Sebastian Elkanoren eskultura ikusi nuen, baita ere Balentziaga jostun famatua jaio zen etxea. Getarian itsasoa oso polita zegoen eta gauean hainbeste hotza egin zuenez txarko gehienak izoztuta zeuden horregaitik kontuz ibili behar genuen ez labantzeko.