lunes, 28 de febrero de 2011

ASTEBURUKO EMAITZAK

SASKIBALOIA:

Ibaizabal preinfantil - 26-21

Ibaizabal mini - 58-66 -  Irlandesas

Ibaizabal - 60 - 42- Artxandape




FUTBOLA:

Athletic B - 1- 2- Santutxu

Etxebarri - 4-2 - Itugarpe

GARUNA IKUSI GENUEN ESKOLAN

Garunaren zirkunbalazioak








Mirenek garuna erakutsi zigun klasean baina txahalarena. Nahi genuenek, ikutu ahal genuen eskuarekin edo palu batekin, besteak paluarekin garuna mugitu egiten zuten edo bestela ikusi bakarrik.
Garunak, oso usain txarra zeukan, eta gainera oso biguna zegoen.

martes, 22 de febrero de 2011

GAI BERRIA HASI DUGU




Atzo gai berria hasi genuen lana eginez goaz aurrera deiturikoa, makinak ikasiko ditugu. Komikia irakurri egin genuen. Komikia irakurri eta gero lan sektoreak esan genituen lehen sektore, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea. Andereñok etxerako lanetarako txanelako liburutik 10. eta 11. orriak irakurtzeko esan zigun. Gai berria hasi genuelako talde berriak egin zuen andereñoak eta lekuz aldatu ginen. Gaia makina eta tresnei buruz doa, gaztelanian ere gai berria hasi dugu eta gure espazio libreari buruz doa, amaitzean erreportaje bat egingo dugu eta euskeran antzerki bat.

viernes, 18 de febrero de 2011

AHOZKO INGURUNEKO AZTERKETA


Atzo, txanelako 3.gaiari bukaera emateko, azterketa egin genuen. Ez zen izan normalean egiten ditugun azterketak bezalakoa, baizik eta ahozkoa eta joko baten antzekoa. Sorte ona izan genuen, denok gainditu genuen. Bi zentrifugadore eta kronometro bat erabili genituen, honako ahuen antzekoak:


ESLOVENIAKO JAIA


Otsailaren 17an Esloveniako jaia ospatu genuen, Eslovenia aurkeztu zuen taldeak irabazi zuelako. Esloveniako bidioekin, musikarekin eta gailetekin ospatu genuen. Oso ondo egon zen.

GELAKIDEEN BARNEKO GUSTUAK EZAGUTZEKO

Pasaden astean maletaren jolasa egiten amaitu genuen. Hurrengo egunean barnerago ezagutzen hasi ginen, andereñok bere gustuko liburua, pertsonaia eta lekua ekarri zigun , guk ere gure gustuak azaltzeko.Sorpresa hartu dugu pertsona batzuek ekarritako informazioarekin.

lunes, 14 de febrero de 2011

ZIRKULAZIO APARATUAREN ZAINKETA

1- Pisua zaindu
2- Janari orekatua :koipe gutxi eta barazki asko jan
3-Ez erre eta ez edan alkohola
4-Ebitatu estresa
5-Ariketa fisikoa egin
6-Drogak ez kontsumitu
7-Txertatu
8-Ahoko garbitasuna oso ondo zaindu
9-Eguzkia hartu kontrolarekin
10-Istripuak kontrolatu

NERBIO-SISTEMAREN ZAINKETA





1-Zentzumenak zaindu.
2-Egunero gutxienez 8 ordu lo egin.
3-Ez erre.
4-Elikadura orekatua jarraitu.
5-Ariketa fisikoa egin.
6-Garbitasun pertsonala zaindu.
7-Noberarengan positiboki pentsatu.
8-Ez estresatu.
9-Tenperatura hotzegia eta beroegi ebitatu.
10-Saiatu istripuak ez izaten.

KIROLAK

FUTBOLA:

SANTUTXU E 2-1 SANTUTXU A
SANTUTXU A 6-3 ESCOLAPIOS

BASKONIA A 6-0 URITARRAK

ETXEBARRI 5-3 LOIOLA INDAUTXU


SASKIBALOIA:

IBAIZABAL (PREINFANTIL)39-7SANICOLAS

GANDASEGI IBAIZABAL (MINI NESKAK)48-27 ATXALDE
Eta hamaitu zuten liga.


martes, 8 de febrero de 2011

HEMEN DITUGU AZAROAN EGINDAKO ARTE LANAK

Kultur etxean argazkien erakusketa dago


Galdakaoko kultur etxean, argazkien erakusketa bat dago eta gainera oso interesgarria da.
Batez ere Afrikako argazkiak daude, baina beste herrialde batzuetako argazkiak ere badaude.

lunes, 7 de febrero de 2011

EMAITZAK

Saskibaloia:
Ibaizabal Mini (neskak)-32-12-Padura
Ibaizabal Mini (mutilak)-42-61-Balmaseda
Ibaizabal Preinfanil (neskak)-39-22-Bozko saleak

Futbol.:
Santutxu E -5-0-Danok bat
Baskonia-5-1 Lambide

Eskupilota:
Galdakao 9-18 Getxo

Boleibola:
Galdakao3-1-2-Getxo1
Galdakao3-3-0-Getxo2
Galdakao1-0-2 Getxo3
Galdakao1-0-1 Getxo1

IRAITZ APARATUAREN ZAINKETAREN DEKALOGOA

1-Ura edan behar dugu txisa egiteko bestela hindakinak gure gorputzean geratuko dira eta ez da ona izango gure gorputzerako.
2-Kirola ere landu behar dugu izerdia ateratzeko gainera gustuko duzun kirola eginez asko gozatuko duzu eta hona izango da
zure gorputzerako eta ezin baduzu kirolik egin saun
ara joan ahal zinateko.
3-Ez egon denbora asko txisa aguantatu nahian.
4-Gatz asko duten janariak ez asko jan txarra da gure gorputzerako.
5-Fruta diuretikoa jan.
6-Larruazala garbi mantendu.
7-Gure larruazala eguzki izpietatik babestu.
8-Alkohola eta pipermindun janariak ez jan asko.
9-Okela eta azukrearekin kontu asko izan eta nohizbehinka jan.
10-Larruazala garbi mantendu egunero dutxatzen edo bainu bat ematen...

SANTA YAGEDA BEZPERAN LORTUTAKO DIRUA


Santa Yageda bezperan Galdakaotik abesten egon ginen eta jendeak dirua eman zigun. Diru hori Ibairen kontuan sartu genuen eta 102,30€ lortu genituen. Oso ondo pasatu genuen abesten eta oso pozik egon ginen diru asko batu genuelako. Ea Ibai arin sedatzen den.

jueves, 3 de febrero de 2011

Bihar Santa Ageda eguna denez, Gandasegi H.I. eskolan Aintzaldu eta Santa Ageda kantak abestuko ditugu. Abestu ondoren, H.H.5-eko umeak eta L.H.6-ko ikasleak Galdakaotik paseo bat egitera joan gara abesten eta dirua batzen. Lehenengo Hamaiketako aurrean dagoen plaza batera joan gara abesten, gero Ardanza parkera, ondoren Gurutzeko plazan (udaletxe aurrean) eta herriko alkateari abestu diogu, ostean plaza gorrira, azkenik Egia auzoko emakume baten etxe aurrean, Hilarioren alargunari eta azkenik alkatearen amaren etxe aurrean. Oso ondo pasatu dugu gaur eta espero dugu hurrengo urtean 5. mailakoak gu bezala pasatzea eta abestea.

miércoles, 2 de febrero de 2011

Mozorro egunerako

Lau aukera jarri dizkizuegu urte honetan zertaz mozorratuko garen, zein uste duzue izango dela?
Asmatu!!

Mimoz:emoticonosGerreroz:emoticonos gigantesBalmintoneko jokalariz:emoticonos con movimiento
Aingeruz:emoticonos caritas

Eskolako argazki barregarriak




Begira zeinen argazki barregarriak, begiratu guztiak, barre asko egingo duzu!! eta gainera orain giza-gorputza ikasten gaudenez begira beste horiek. Badaude animalien argazki batzuk, begiratu ezazue:
emoticono pajaritoemoticono mariposaemoticono pajaroemoticono vaca