Astelehenean, 27, Andere, Josu, Ane Perez, Ahinoa Sanchez, Elene, Olatz, Jon Gorostiaga, Eider Etxebarria eta Paula Leal joan ginen Miren, Itxaropena eta Eguzkiñerekin blogak nola erabiltzen ditugun azaltzera ingenieritza eskolara. Bakoitzak bere blogari buruzko zertzobait azzaldu genuen Itxaropenaren ostean. Bakarrik 12 minutu genuen baina esan nahi genuen guztia esateko denbora euki genuen. Ikasle bakarrak izan ginen joan ginenak beste guztiak irakasleak ziren.
09:55etan Zabalganeko autobus geltokian geratu ginen 10:00etan autobusa hartu eta 10:30etan gutxi-gora behera Termibusera heldu ginen eta jarraian ingenieritza eskolara joan ginen. Bertan, ikasblogeko atean zulo bat zegoen eta denok begiratu genuen eta jende asko zegoen baina oraindik ez zenez gure txanda ezin ginen sartu eta bertan dagoen gela batera joan ginen. Mirenek ordenagailua eroan zuenez ensaiatu genuen eta oso ondo atera zitzaigun. Oraindik minutu batzuk geratzen ziren gure ordua izateko eta jolasten hasi ginen batzuk kartetara eta beste batzuk beste gauza batzuetara. 11:30etan ikasblog gelara joan ginen, bertan berriro ensaiatu eta 12:00etan irakasle askoren aurrean oso ondo atera zitzaigun. Gero, geratzen ziren irakasle guztiei entzun genien. Ikasle bakarrak izan ginenez oparia eman ziguten bakarrik bost zeuden eta 9 ume ginen orduan bakoitzari karpeta edo "pen drive" bat eman ziguten. Azkenik 14:30etako autobusa hartu eta Galdakaon hoberen etortzen zitzaigun geltokian gelditu ginen.
Oso esperientzia interesgarria izan zenjende askoren aurrean gure blogak asaltzea.