martes, 1 de marzo de 2011

ZERTAZ DATZA GURE IHAUTERIETAKO ANTZERKIA?

Gu, 6.maila eta 5.mailakoak, aurten MIMO-z mozorratuko garenez, pentsatu dugu gela bakoitzak bere "ANTZERKI" mutua egitea. Guk honako antzerki hau egingo dugu: bi pertsona, kasu honetan Begoña eta Oihane, salto egiteko soka ematen arituko dira, bitartean, beste gelakide batzuk, soka-saltoan gabiltza, beste hainbat "TRUKEME"-an.

Bi irakasle daude jolastokiko zainketa egiten, kasu honetan Asier A. eta Asier Legarreta. Irakasleak ordua dela ikusten dutenean, "ZAKU-LASTERKETA" egiteko prestatzera joateko esaten digute.


Zaku-lasterketan honako hauek hartzen dugu parte: Ander, Jagoba, Begoña, Jon, Ane C., Edurne eta Eider. Bat-batean euria hasten da eta irakasleek batzeko esaten dute, batzuk haserretu arren, zakuak batu eta kanpora joateko esaten digute.