miércoles, 11 de mayo de 2011

EZ DA EGONGO AEROPILATES


Gaur, Aeropilatesa genuen goizeko 9:20-tik eguerdiko 12:35-ra. Baina ez dugu Aeropilates izango irakaslea gaixorik jarri delako. Aeropilates izango bagenu pilates antzeko zerbait egingo genuke, hau da, koreografia bat, fleksioak... eta hori guztia musikarekin.

ASTELEHENEAN ZIRKU TAILERRAK IZAN GENITUEN



Astelehenean zirku tailerrak izan genituen, 5 monitore etorri ziren gure eskolara, guri jokuak irakastera. Lehenengo monitorea ( horiz jantzita zegoena ) pinoa, txiribuelta eta horrelako gauzak egiten irakatzi zigun, ere koltxonetan zalto egiten. Bigarren monitorea( gorriz jantzita zegoena )pilota baten gainean zutunik ibiltzen irakatzi zigun. Hirugarren monitorea( laranjaz jantzita zegoena ) malabareak egiten irakatzi zigun.
Laugarrren monitorea ( morez jantzita zegoena ) ekilibrismo egiten irakatzi zigun, zoka batetik ibili ginen eta mutil bat jauzi zen, baina ez zen minik egin altuera gutxi zegoelako. Bostgarren monitorea( bedez jantzita zegoena) txiribuelta pilota batean
egiten irakatzi zigun, eta palo batzuen azpitik pazatzen. Oso dibertigarria izan zen egun hori!!!
Kontatzerakoan erraza dirudi, baina probatzen duzunean..... zirkuko gauza ia guztiak apur bat zailak dira.

ATZO IPUIN KONTALARIAK IZAN GINEN

Atzo 6.mailakoak Gandasegiko eskolara jeitsi ginen eta han 2, 3, 4 eta 5 urtekoei ipuin batzuk kontatzeko. Goizeko 9:30 etatik 12:00 etara. Ipuin batzuk oso politak izan ziren, baina beste batzuk ez hainbeste. Gainera sorybird ez zebilen oso ondo. Batzuk ezin izan genuen ipuina behean kontatu. Arratsaldean, 1. eta 2. mailakoei kontatu genizkien ipuinak. Arratsaldeko 14:45 etatik 16:45 etararte. Orduan ondo zebilen. Beraz, goizean kontatu ez genuenek kontatu genituen ipuinak. Jagobak eta Anderrek pertsonai batzuei buruzko erreportai bat egin zuten eta ume guztia barrez lehertzen ari ziren. Hauek dira pertsonai batzuen izenak: Ketxupito, Azinario, Wall-e, Ice, Bob esponja, Kalamardo, Kalabartolo, Paper, Erli, ...



viernes, 6 de mayo de 2011

ASTEAZKENEAN JON ARRETXE ETORRIKO ZAIGU




6. maila guztiak HARRESI HANDIRANTZ liburua irakurri dugu. Euskeraren astean bere idazlea etorriko baitda(Jon Arretxe).

Berak argazki batzuk ekarriko dizkigu ipuinean mutilak (Ramak) egiten duen bidaiari buruz...

martes, 3 de mayo de 2011

BILBOKO ARGAZKI RALLY-A

3.TALDEKO ARGAZKI RALLY-A

Orain dela aste batzuk, Bilbora joan ginen eta han Kasku zaharrean zehar ibili ginen. Argazki piloa atera genituen, eta hainbeste argazki zirenez, aprobetzatzen aurkezpen bat egin dugu. Hain polita geratu zaigunez, zuekin konpartitzea bururatu zaigu. Espero dugu zuei ere asko gustatzea. Lan asko egin dugu hain ondo geratzeko, baina merezi izan du. Hemen duzue:


EUSKARAREN ASTEA LASTER



Hurrengo astean EUSKARAREN ASTEA izango da. Gauza asko egingo ditugu: txikiei ipuin bat kontatu, ostiralean saskibaloiko partidua...
Aste hori oso berezia izango da, ekintza asko egingo ditugulako eta espero dugu primeran pasatzea!!!


domingo, 1 de mayo de 2011

Oporrak

Ni Galdakaon geratu naiz baina oso ondo pasatu dut Oihanerekin bizikletarekin ibiltzen eta nire lehengusinaren txakurrarekin Blaki deitzen dela Ardanza parkean.

viernes, 29 de abril de 2011

NI GALDAKAON GERATU NAIZ OPORRETAN





Ni Galdakaon geratu naiz baina oso ondo pasatu dut Zubiarteko zinemetara joan naizelako. Hop pelikula ikusi nuen, oso polita eta dibertigarria izan zen.

martes, 26 de abril de 2011

Nire oporrak!!!

Ni Aste Santuko lehenengo astea Villasanan igaro dut eta hiru egunetan bizikletarekin bueltatxo bat ematen joan ere. Bi egun Villasanatik, Villasusora joan naiz, bertatik Lezanara eta Lezanatik Sionesera eta beste egunean Ordunteko urtegiari buelta ematera joan ginen 40-50 minututan buelta osoa eman genuen. Beste egunak etxean geratu naiz, goizean erosketak egitera joan naiz eta gero lehengusu-lehengusinekin saskibaloira jolastu dut. Oso ondo pasatu dut.






Ordunteko urtegia.



lunes, 18 de abril de 2011

domingo, 17 de abril de 2011

KORRIKA TXIKIA GALDAKAON

Joan den ostiralean Galdakaoko eskola guztiak gure KORRIKA egin genuen. Atleta bikainak eta parrandazale ezin hobeak garela argazki hauetan adierazten dugu.   ZENBAT EUSKALAKARI!

jueves, 14 de abril de 2011

HEMEN DUGU INGURUNEN LANDU DUGUNAREN EMAITZA

HEMEN DAGO GAZTELANIAKO LANEN BILDUMA

INGELESEKO ANTZERKIA

 Asteazkenean 5. eta 6. mailakoak, Kultur Etxera joan ginen ingeleseko antzerki bat ikustera. "AROUND THE WORLD IN EIGTHY DAYS" deitzen zen antzerkia. Oso polita izan

THE GIANT IPUINA 5 URTEKOEI KONTATZEN


Orain dela aste batzuk, 6. mailakoak, 5 urtekoengana joan ginen, historio bat kontatzera, "THE GIANT" izenarekin. Umetxoei asko gustatu zitzaien. Oso dibertigarria izan zen, eta asko ikasi zuten. Inoz ez genen horrelako aukerarik izan eta adierazten ikasi genuen, oso ona izan zen guretzat. Eurek ere disfrutatu zuten asko, barre piloak egin genituen elkar.
PIMERAN PASATU GENUEN ELKARREKIN!!!!!


miércoles, 13 de abril de 2011

BURUKETEN AZTERKETA EGIN DUGU

Buruketen portzentajearen azken azterketa dugu gaur, azterketa gehiago izango ditugu baina ez portzentajeenak. Gure gelan matematikan oso onak gara eta segurazki guztiak aprobatuko dugula azterketa.
Astelehenean egindako estadistika azterketan nota oso onak atera ditugu. ZORIONAK guztioi! Gandasegiko 6.A-taldeko ikasleak hoberenak gara!


Bertso kantaldia

Atzo 5.eta 6. mailakoak, gimnasioan elkartu ginen, gure bertsolariarekin ( Josu Telleria) eta Aitor Rubiorekin, bertsolaritzan ikasitako abestiak kantatzen, asko dibertitu ginen. Hemen duzue gure gaztelaniako andereñoak ateratako bideoa.

BILBOKO HISTORIA MAKINEN INGURUAN

Gelako antzerkia
Lehenengo gogoetako antzerkia egin dugu, besteak ez ditugu egin gaur ez dugulako denbora asko izan, baina bihar bigarren , hirugarren , laugarren gogoeta eta Bilbo-ren sorrera (1300.urtean nola zegoen) egingo ditugu. Nahiko ondo atera zaigu baina gauza batzuk ditugu hobetzeko, adibidez: kamarari begira hitz egin, altu eta ahoskatzen, ...

martes, 12 de abril de 2011

OSASUN ASTEKO SASKIBALOI PARTIDUA

Osasun astea, maiatzaren astelehena 9-an hasi eta ostirala 13-an bukatzen da. Ostiral horretan saskibaloi partidua jolastuko dugu, 6.mailako ikasleak, irakasleen aurka.

lunes, 11 de abril de 2011

ASTEBURUKO EMAITZAK

FUTBOLA:

Baskonia 7-4 Begoña
Santutxu E 3-1 Athletic B
Santutxu A 2-2 Gaiarta


BOLEIBOLA:

Gandasegi 3 1-1 Eguzkibegi 2
Gandasegi 3 1-2 Andra Mari
Gandasegi 3 3-0 Maddi
Gandasegi 3 2-1 Lekeitio
Gandasegi 3 1-2 Gurutziaga

SASKIBALOIA:

Ibaizabal preinfantil(neskak) 40-23 Gozkozaleak
Getxo 21-30 Ibaizabal mini (neskak)





viernes, 8 de abril de 2011

APROVECHAMOS EL BUEN TIEMPO PARA GRABAR EL REPORTAJE



Gaur eguraldi ona izan dugula eta gelako grabaketak, denok batera egitea  zaila denez, kanpora atera gara lana hobeto egiteko.

SUZKO TALDEAREN BILBOKO AURKEZPENA

Bilbora joan eta gero bertan atera genituen argazkiak aurkezpen batean jarri genituen. Hemen behan duzue gure lana. Jagoba, Ander, Jon, Andrea Moreno eta Paula Lealek egin dugu.



BILBOKO IRTEERA, PIRULETAK

Ibilaldi aurretik Bilbotaz ikasi dugu, orain ibilaldiarekin hobeto informatu gara.
Hemen duzue gure azken lana.


jueves, 7 de abril de 2011

KORRIKA GAUR HASTEN DA!


Gaur korrika hasten da eta 17. aldia da korrikarena. Trebiñon hasten da eta laster Galdakaora!
Denok gogo handia dugu Galdakaora heltzeko, baina gurea, umeena. Guk herritik apirilaren 15ean, ostiralean, egingo dugu beste eskoletako umeekin batera. Eskola bakoitzak kolore desberdina eramango du, guri, beti bezala, urdina tokatzen zaigu.

miércoles, 6 de abril de 2011

BILBORA EGINDAKO IBILALDIA

Henen dituzue ibilaldian ateratako argazkiak.. Zuek ere argazkiak izan ezkero ahal dituzue gehitu album honetara.



martes, 5 de abril de 2011

KORRIKAREN BERTSOA



Korrika egiteko
gaude gogoekin
herri guztia dabil
ekin eta ekin.
Zu euskalakaria
ta gu ere berdin
pausoz pauso guztiok
euskaraz hitz egin.

lunes, 4 de abril de 2011

ASTEBURU HONETAKO EMAITZAK


Saskibaloia:
Ibaizabal mini 27-64 Irlandesas
Ibaizabal preinfatil 63-16 Lauro


Futbola:
Indautxu 1-2 Santutxu A
Danok bat 1-3 Santutxu E
Baskonia 4-8 Barrika
Etxebarri D 5-2 Etxebarri B






domingo, 3 de abril de 2011

STORY BIRD APLIKAZIOA

Orain dela aste batzuk, storybird aplikazioa erabiltzen hasi ginen. Oso dibertigarria da. Historioak asmatu, idatzi eta marrazkiekin lagundu dezakezu. Amaitutakoan norbaiteri bidali ahal diozu. Oso historio liluragarriak egin ditzakezu. "THE LAZY SUMMER" izenburuarekin idatzitako historio baten portada duzue. Espero dut zuek ere erregistratzea eta hainbat historio liluragarri asmatzea.